ZARAUZKO UDALAK HERRITARRAK ANIMATU DITU KLIMA BAI! LEHIAKETAN PARTE HARTZERA

2021/10/05

KlimaBai!, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak diseinatutako lehiaketa da, herritarrak ekintza klimatikoan sentsibilizatzeko eta trebatzeko helburuarekin. Zazpi ekintza-eremutan (energia, elikadura, ehungintza, ur hondakinen kontsumoa, mugikortasun jasangarria eta biodibertsitatea) hainbat erronka planteatzen dituzten app eta web baten bidez, lehiaketak herritarren eguneroko ohiturei eta ohitura horiek nola eralda daitezkeen hausnartu nahi du, ekintza jasangarriago bihurtuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan bat eginez. Google Play eta Apple Store-n eskuragarri dagoen Klima Bai! App-aren eta/edo Klima Bai! Web plataformaren bidez garatuko da lehiaketa.

Ingurumeneko zinegotziak, Gloria Vazquezek (PSE-EE), iragarri du Zarauzko Udalak dagoeneko eman duela izena lehiaketan: “Herritarrak animatzen ditugu lehiaketa honetan parte hartzera, beroketa globalaren aurrean gure erantzuna hobetzeko eta ikasteko aukera ematen baitu. Udal bakoitzak, txikia zein handia izan, eta pertsona bakoitzak gure aukeren arabera jarduteko erantzukizuna dugu klima-aldaketa geldiarazteko, eta horrelako ekintzek norabide egokian aurrera egiten laguntzen digute”.

Halaber, Vazquezek zehaztu du Klima Bai! Udalerrien arteko lehiaketa gisa planteatu dela. “Azken puntuazioa udalerri bakoitzeko familia parte-hartzaileen puntuazioen batura izango da. Ofizialki, Udalek emango dute izena lehiaketan, eta Udalek beren udalerrietako herritarrek ekimen honetan parte har dezaten lortu beharko dute. Puntuazio handiena lortzen duten udalerriei sarietako bat emango zaie (40.000 euroko 1. saria, 20.000 euroko 2. Saria, eta 10.000 euroko 3. saria), eta udalerri bakoitzak erabakiko du klima-aldaketara egokitzeko zer proiektutan inbertitu”. Horretarako, Zarauzko Udalak lehiaketan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Izen-emateak

Parte hartu nahi duten herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumenaren webguneko KlimaBai! Aplikazioan eman behar dute izena (gip.eus/klimabai).

Zenbat eta parte-hartzaile gehiagok izena eman, orduan eta aukera gehiago izango dituzte. Udalek puntuak metatzeko, udalerria ingurune jasangarriago bihurtzeko eta sariak jasotzeko. Era berean, banakako sariak emango zaizkie puntu gehien pilatzen dituzten herritarrei, KlimaBai! Aplikaziotik planteatutako erronkak gaindituz.

DESKARGATZEKO

Klima Bai! Kartela (PDF 2,6MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude