KOOPERAZIO ARLOTIK LAGUNTZEN DIREN PROIEKTUEN BERRI EMAN DU ZARAUZKO UDALAK

2021/12/02

Datorren abenduaren 10ean ospatuko da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta data honen gertutasuna baliatuz, Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio zerbitzuak Zarautzen eta munduan zehar laguntzen dituen proiektuen berri eman du.

“Zarautz herri solidarioa da, herritarrei laguntza deialdiak egiten zaizkienean Zarautzek gogoz erantzuten du, eta gainera oso herri gutxitan dago hemen daukagun Gobernuz Kanpoko Erakundeen sare indartsu eta sendoa” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotzi arduradunak. “Udal bezala gure nahia, erakunde hauen lana bultzatzea da eta horretarako udaleko aurrekontu osoaren %0,7a baino gehiago bideratzen dugu arlo horretara”.

“Aurtengoa, iazkoa bezalaxe, urte arraroa izan dugu, bai guretzat eta baita gurekin elkarlanean aritzen diren Zarauzko  GKEentzat. Baina bizi dugun egoera sanitario honek erakusten digu zein beharrezkoa den herrialdeen arteko kooperazioa eta elkartasuna eta zer eragin izan dezakeen horrek gugan”.

Hauek dira aurten Zarauzko Udalaren dirulaguntza jaso duten GKEak eta proiektuak:

EUSKAL FONDOA: Euskal Herriko 115 udalerrik eta Aldundiek osatzen dute eta Zarautz 2017az geroztik bertako kide da.

GKE    Euskal Fondoa
Euskal FondoaGaltzada-harrizko eraikuntzak, nasak, arekak eta irisgarritasun-arrapalak eraikitzea
Non    Somoto (Nikaragua)
Arloa    Hirigintza

MUNDUKO BEGIAK:

GKE    Munduko Begiak
Euskal FondoaMoptiko biztanle zaurgarriek begi-osasunerako eskubidea baliatzeko duten aukera hobetzea
Non    Mopti (Mali)
Arloa    Osasungintza

TXIMELAGUA:

GKE    Tximelagua
Euskal FondoaFisioterapia pediatrikoa
Non    Matagalpa – La Dalia (Nikaragua)
Arloa    Osasungintza

CALCUTA ONDOAN:

GKE    Calcuta Ondoan
Euskal FondoaGaixotasun mentala duten eta kalean utzi dituzten emakumeak errehabilitatzeko, gizarteratzeko eta ahalduntzeko prozesuak indartzea
Non    Thiruvananthapuram, Kerala (India)
Arloa    Osasungintza

FUNDACIÓN BANGASOOU:

GKE    Fundación para el desarrollo y promoción de Bangasoou
Euskal FondoaTokoyoko eskolan ikasgela berriak eraikitzea
Non    Tokoyo (Afrika Erdiko Errepublika)
Arloa    Irakaskuntza

FRANTZISKOTARRAK:

GKE    Frantziskotarrak
Euskal Fondoa“Sociedad Antoniana” adinekoentzako egoitza birgaitzea Belenen.
Non    Belen (Palestina)
Arloa    Adineko pertsonak

3. ADINA 3. MUNDURAKO:

GKE     3. adina 3. mundurako
Euskal FondoaCiudad Peroniako Fe eta Alegría eskolan ura, saneamendua eta higienea bermatzea
Non    Ciudad Peronia (Guatemala)
Arloa    Hezkuntza

LA SALLE:

GKE    La Salle – Proega
Euskal FondoaD´Jamenako Ikasketa eta Hobekuntza Zentro Teknikoko ekipoak eguneratzea gizarte-egoera ahulean dauden gazteak laneratzen laguntzeko
Non    D´Jamena (Txad)
Arloa    Irakaskuntza

ACTIVOS POR UN MUNDO SOLIDARIO:

GKE    Activos por un mundo solidario
Euskal FondoaAukerak Ereiten Prestakuntza Zentroa eta Etxea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
Non    Diriamba (Nikaragua)
Arloa    Osasungintza

ORI-ZAUTZ:

GKE    ORI-Zautz
Euskal FondoaMuginako Sant Anne Kolegioko jangela-errefrektorioa eraikitzea
Non    Mugina (Rwanda)
Arloa    Hezkuntza


ACCOES-HONDURAS:

GKE    ACOES – Honduras
Euskal Fondoa“Que nadie se quede atrás”. Urrutiko Hezkuntza Zentroan 2. ikasgela eraikitzea gizarte-zibilaren antolaketa indartzeko.
Non    Santa Elena, La Paz, Tegucigalpa (Honduras)
Arloa    Hezkuntza

VICENCI:

GKE    Vicenci
Euskal FondoaGiza eskubideak sustatzea indarkeriarik gabeko bizitzarako
Non    Sacaba eta Cochabamba (Bolivia)
Arloa    Giza Eskubideak, Parekidetasuna


Munduko herri pobretuetan ez ezik, hemen ere, Zarautzen bertan, hainbat jarduera diruz laguntzen ditu Udalak: Azoka Alternatibo Solidarioa, Oporrak Bakean, Sahara Gara edota Aita Mari ontzia.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude