ZARAUZKO EMAKUMEEN ETXETIK BARBARA STAMMELEN IRUNGO ERAKUSKETARA BISITA GIDATUA

2025/05/14

Zarauzko Emakumeen* Etxeak irteera kultural bat antolatu du Bárbara Stammel artistaren “Hilde, haurtzaroa eta vanitasak/Hilde, la infancia y las vanitas” erakusketa bisitatzeko.

Bisita gidatua maiatzaren 24an, larunbata, izango da, 12:00etan, eta Maria Jose Aranzasti erakusketaren komisarioa eta Barbara Stammel artista bera izango ditu lagun. Aranzastik, Emakumeen* Etxeak Guggenheim edo San Telmo museoetako emakume artisten erakusketetara antolatutako aurreko bisitaldietan gidari gisa aritu denak, begirada aditu eta konprometitua eskainiko du emakumeek egindako artearekin.

Bárbara Stammel (Söcking-Starnberg, Alemania, 1960) Getarian bizi da duela 30 urte baino gehiagotik, eta bere obraren indar espresiboagatik aintzatetsia da. Erakusketa honetan, bere jakituria piktorikoa zabaltzen du Hilde hildako amaren erretratu indartsuen bidez, oroimenean eta memorian murgiltzen gaituztenak. Erakusketa osatzeko, Infancia saila dago, subkontzientea erretratuaren bidez aztertzen duena, eta vanitak, denboraren igarotzea eta haren iheskortasuna jorratzen duten ispiluen gaineko elektrografiak.

“Berdintasun departamentutik emakume artisten lana ikusaraztearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, historikoki gutxietsita baitago gizonezko lankideen aldean. Bisita honen moduko jarduerekin, ikuspegi feministatik topaguneak, hausnarketak eta kultura sustatzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).

Izen ematea: Emakumeen Etxean edo 943005136 telefonora deituz Plaza mugatuak. Doako jarduera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude