Familiak eta bertan ematen diren harremanek eragin handia dute gure emozioetan. Zer emozio sortzen dira gure familietan? Maitasuna, goxotasuna, gorrotoa, kulpa, dolua, abandonatua sentitzea, beldurra…
Ba al dakigu emozioak ondo kudeatzen? Familia guztietan egoten diren emozioez hitz egingo dugu denon artean, eta urratsak emango ditugu horiei goxotasunez aurre egiteko.