ZARAUTZEN IZANGO DU HASIERA GIPUZKOAKO PILOTA EGOKITUKO XV. TXAPELKETAK ASTEBURU HONETAN

2025/01/28

Gaur eguerdian ospatu da Gipuzkoako Pilota Egokituko XV. txapelketaren aurkezpen saioa Zarauzko udaletxean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta, Pilota Egokituko txapelketak larunbat honetan, otsailaren 1ean, izango du bere hasiera, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Marta Pastor, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria; Juan Carlos Etxeberria, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari teknikoa; Inaxio Illarramendi, Zarauzko Udaleko Kirol zinegotzia, eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kideak. Illarramendiren (PSE-EE) hitzetan, “Zarautzen denbora luzez daramagu kirol egokitua sustatzen, bertako kirolariekin elkarlanean. Guretzat ohore handia da txapelketa honi Zarautzen hasiera ematea, gure kirolariak etxean jolasteko aukera edukiz. Gure ateak beti irekita egongo dira honelako ekimenei laguntza eskaintzeko”.

Esan bezala, larunbat honetan emango zaio hasiera txapelketari Artitzbatalde pilotalekuan, goiz (9:00 – 14:00) eta arratsaldez (16:00 – 19:00). Guztira, lau elkartetako (Mindara Elkartea, Kemen Kirol Elkartea, Zarautz Kirol Elkartea eta Zumaia) 34 kirolari lehiatuko dira, bi kategoriatan banatuta, urritasun fisikoa dutenak alde batetik eta adimen urritasuna duten kirolariak bestetik.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude