BERDINTASUN DEPARTAMENTUAK EMAKUMEEK JASATEN DUTEN BESTE INDARKERIA BATI HELDUKO DIO: INDARKERIA ESTETIKOA

025/01/24

Emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria-mota bat, bereziki, indarkeria estetikoa da. Emakumeek itxura fisikoagatik, gorputzagatik, janzkeragatik edo irudiarekin lotutako beste edozein alderdirengatik jasaten duten gizarte-presioa, diskriminazioa eta jazarpena da, kanon estetikoetara egokitzeko.

“Berdintasun departamentutik gizartea sentsibilizatu nahi dugu indarkeria mota horren inguruan, jakin dezagun emakume baten itxura epaitzen dugun bakoitzean benetan larria izan daitekeen kaltea egin dezakegula”, adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).

Presio hori dela eta, emakumeek, tradizioz, itxura femeninoa izan behar izan dute eta edertasun-estandar horiek bete behar izan dituzte. Neskato direnetik transmititzen diete hori, eta askotan

autoexijentziatzat hartzen da, eta ondorio fisiko eta psikologiko larriak izan ditzakete. Gizonek ere jasaten dute presio hori, baina emakumeen kasuan indarkeria matxistaren barruan sartzen da, eta emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten beste indarkeria horiei guztiei gehitzen zaie.

Indarkeria mota horri aurre egiteko, Berdintasun departamentuak argazki erakusketa eta hitzaldi bat antolatu ditu Emakumeen* Etxean. Erakusketa urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Iñurri elkartea arduratu da erakusketa prestatzeaz eta bere bi bazkidek aurkezpen bat egingo dute 27an bertan, 18:00etan, argazki txundigarri hauetan jorratzen diren gai guztiez hitz egiteko. Iñurri Elkartea minbiziari aurre egiteko laguntzen, prestatzen eta dibulgazioa egiten aritzen da, ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik. Minbiziak emakumeen gorputzean eragiten duen inpaktua normalizatzeko lana sartzen da bertan.

Hitzaldia, aldiz, otsailaren 7an izango da, 18:00etan, “Kalbak solasean, alopeziari buruzko hitzaldia” izenburupean. Itzale Laka euskaraz arituko da eta Dora Galvez, gaztelaniaz. Itzale Lakak, 24 urtekoa, burusoil izatearen esperientziaz hitz egingo digu, eta Dora Galvez aktore sozial eta komikoa da, Las Calvas Existimos filmaren egilea.

“Indarkeria estetikoak emakumeengan duen eragina zuzenean ezagutzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu, baita gorputz eta pertsonen aniztasuna normalizatzeko beharrari buruz gurekin hausnartzera ere”, gehitu du Vazquezek.


​​​​​​​

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude