ZARAUTZEK LGTBI FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGINGO DU MAIATZAREN 17AN

Datorren maiatzaren 17an LGTBI fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori 1990eko maiatzaren 17tik ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, eta balio esanguratsua du gaur egun LGTBI kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako lanean.

Data hori garrantzitsua da genero-aniztasuna ikusarazteko eta edozein pertsonak bere sexu-identitatea bere izatearen arabera bizitzeko duen askatasuna eta eskubidea aldarrikatzeko. Pertsona bakoitzak bere sexualitatea eta nortasuna bezain intimoa den zerbait askatasunez bizitzeko duen errespetua defendatzea bezain erraza da. Gure gizarteak aurrera egin du azken urteotan ildo horretan, baina oraindik badira aniztasuna onartzen ez dutenak, bereziki genero-aniztasuna.

Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak lanean jarraitzen du Urola Kostako Hezkidetza Foroaren barruan. Berritzeguneak koordinatzen du foro hori, eta ikastetxeetan unitate didaktikoak banatu dizkie, maiatzaren 17 honetan defendatzen diren balioak lantzeko, pertsona guztiekiko errespetua sustatuz eta, zehazki, LGTBI kolektiboaren fobiaren aurka borrokatuz.

Urtero bezala, ikastetxeek eta Udalek “Naizena Naizela Onartua” leloa duten pankartak jarriko dituzte kolektibo hori ikusarazteko eta errespetuz aske bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Aurten, gainera, Ortzadarraren bandera eta erabilitako lelo hori duten banderatxoak jarriko dituzte Emakumeen* Etxea dagoen plazan, eta maiatzaren 21ean, ostirala, “Call me by your name” filma ikusgai egongo da Modelo Aretoan.

DESKARGATZEKO

https://www.zarautz.eus/documents/2952655/22070064/Diseinua+kartela.pdf/89dc8f06-563e-4c81-32d1-480907711890

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude