GLORIA VÁZQUEZ-EK ASTEBETEAN IZANDAKO SEI HILKETA MATXISTAK GAITZETSI DITU

Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotziak astebetean izandako sei hilketa matxistak gaitzetsi ditu, azkena igandean Zaragozan, gizon batek ustez bikotekidea hil eta bere buruaz beste egiten saiatu zenean. Heriotza hori baieztatuz gero, joan den astean gertatutako bost hilketa matxistekin bat egingo luke.: Warda haurdun zegoen eta astelehenean hil zuten Mallorcan, bere zazpi urteko semearekin batera. Asteartean beste bi emakume hil ziren, Bartzelonan eta Tarragonan. Ostegunean, Maria Teresaren bikotekide ohiak Asturiasen hil zuen. Horrez gain, aste “lazgarri” honetan, Olivia eta Anna Gimeno Zimmermann alaben berri ez duen ama bat gogoratu nahi du, aitak bi neskatoak bahitu baitzituen Tenerifen.

Ezer baino lehen, Zarautzko Udaleko PSE-EEko zinegotzia “mingarria eta ulertezintasuna” ditu gertakari “lazgarri” horiek, eta bere babesa eta dolumina helarazi dizkie emakume horien senideei eta gertukoei. Are gehiago, “indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da”, eta, beraz, “onartezina da”. Horregatik, on litzateke Zarauzko herritarrak publikoki agertzea indarkeria matxistaren aurka. Bestalde, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak Emakumeen Etxera joan daitezkeela gogorarazi du, babesa aurkituko dutelako bertan. Hain zuzen ere, “laguntza eta aholkularitza emango diegu, jasaten dituzten tratu txarrei amaiera eman diezaieten”.

Bestalde, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak Emakumeen Etxera joan daitezkeela gogorarazi du, babesa aurkituko dutelako bertan. Hain zuzen ere, “laguntza eta aholkularitza emango diegu, jasaten dituzten tratu txarrei amaiera eman diezaieten”. Esan gabe doa Berdintasun Sailetik “gaitz” hori desasgertzeko lanean ari dela, eta besteak beste, Udalak Erasostop aplikazioa du martxan, indarkeria matxistaren aurkako doako tresna. Alde batetik, emakume batek etxean indarkeria matxista pairatzen badu, aplikazio horri esker, laguntza erraz ez ezik, azkar eta segurua ere lortzen du. Bestetik, emakume batek kalean eraso bat jasaten badu edo mehatxatuta sentitzen bada, aplikazioa ere erabil dezake.

Horretarako, ezinbestekoa da emakumeak ErasoStop aplikazioa deskargatzea, eta arrisku-egoera baten aurrean ‘eraso bat jasaten ari naiz’ botoia sakatu besterik ez du egin behar. Horrela, udaltzainek kokalekua topatuko dute, geolokalizazioari esker, eta bertara joango dira laguntza ematera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude