CALLADITA NO ERES MÁS BONITA LIBURUAREN AURKEZPENA EGINGO DA ASTEAZKENEAN PLENO ARETOAN

2022/01/20

Urtarrilaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan, Emakumeen* Etxeak antolaturik Calladita no eres más bonita liburu ilustratuaren aurkezpena izango da. Saioan liburuko protagonistetako bat entzuteko aukera izango da.

Calladita no eres más bonita Nuria Prietok sortutako proiektua da eta, lehen pertsonako kontakizunen bidez, gertuko hamar istorio erreal erakutsi nahi ditu. Indarkeria matxista bizi izan duten 30 urtetik beherako emakumeak dira protagonistak. Baldintza eta lanbide ezberdinetako emakumeak azaltzen dira: erizainak, ikasleak, arkitektoak… Kontakizun hauek tratu txarren harreman baten lehen alarmak azpimarratzen dituzte, baina, baita laguntza eskatzearen eta paternalismoa saihestearen garrantzia ere.

“Kasu batzuetan indarkeria psikologikoa dago, besteetan aldiz bortxaketak, kolpeak, baina gertakizun hauetan ez dago sentsazionalismorik”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Liburuaren helburua indarkeria matxista jasan duten emakumeei ahotsa ematea da eta Calladita no eres más bonita izenburuarekin horixe adierazten da. Emakume hauek oso ausartak izan dira gizartean dagoen tabu hori apurtu nahi izan dutelako”.

“Argi esan behar da indarkeria matxista ez dela bikotearen barruko arazo bat, baizik eta gizarte matxistaren arazo larria. Bestalde, garrantzitsua da kontakizun hauek kontatzea indarkeria hori jasaten duten beste hainbat emakume konturatzeko hori ez dela normala eta ez dutela zertan egoera jasan behar, zeren eta, liburuan bertan nabari gelditzen den bezala, zaila izan da beraientzat ere identifikatzea bere bikotearen jarrera hori indarkeria matxista zela”.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu jarduera honetara, baina uste dugu bereziki interesgarria izango dela gazteentzat, oso liburu aberasgarria, interesgarria, atsegina ere eta hurbilekoa baita” azaldu du  Andrea Diez Emakumeen* Etxeko dinamizatzaileak. “Ekintza honetan ez da aldez aurretik izena eman behar, gazteleraz izango da eta sarrera librea izango da aforoa bete arte”.

DESKARGATZEKO

Calladita no eres más bonita – Kartela (PDF 475k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude