Parekidetasun Departamentuaren 2021. urteko diru-laguntzak emateko deialdia maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Deialdi honen helburua Parekidetasun Departamentuak era estrukturalean garatzen dituen jarduera, programa eta proiektuen osagarri direnak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei norgehiagoka araubidez emango zaizkien diru-laguntzen prozedura arautzea da, bikoiztasunak berariaz saihestuz. Adibidez, honako hauek:
• Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatu eta bultzatzea eta haien arteko desberdintasunak gainditzea.
• Zarauzko emakumeen asoziazionismoa sustatzea eta sare instituzional, sozial eta kulturalean haien parte-hartzea indartzea.
• Zarauzko herritarrak eskubide eta aukera berdintasunaren arloan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
• Emakumeen parte-hartze aktiboa nahiz emakumeen eta gizonen arteko aukera- berdintasuna bultzatzeko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen sorrera bultzatzea.
• Ikerketa, sentsibilizazio eta dibulgazioko jarduerak egitea, aukera berdintasunaren inguruan eta emakumeen eskubideen sustapen eta defentsaren alorrean.
• Emakumeen aurkako biolentzia prebenitzeko eta desagerrarazteko, biktimen eskubideak defendatzeko eta horien susperraldi pertsonala eta normalizazio soziala bultzatzeko jarduerak egitea. Udalak sustatzen dituen jardueren osagarri izango dira jarduera horiek.
• Erantzukizun pertsonalen, familiarren eta profesionalen arteko kontziliazioaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontziliazio-neurriak sustatzeko jarduerak egitea.
• Emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna bultzatzeko beste jarduera batzuk egitea. Deskribatutako jarduerak eta/edo ekintzak diruz lagundu ahal izateko, ekintzok ez zaizkie elkarte edo erakunde sustatzailearen kideei bakarrik zuzenduko.
Diruz lagunduko dira 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduketak.
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 7an amaituko da
Informazio gehiago:
Parekidetasun Departamentua – Nafarroa 3C – behea
943005117 – berdintasuna@zarautz.eus