mahai-ingurua haien egungo egoerari buruz
2025/9/9
Datorren irailaren 17an, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoak Afganistango emakumeen egungo egoerari buruzko mahai-ingurua hartuko du, Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.
“Afganistango emakumeak: gaur egungo egoeraren azterketa / Mujeres de Afganistán: Análisis de la situación actual” izenburupean, ekitaldiaren helburua da taliban erregimena boterera itzuli zenetik milioika emakumek bizi duten egoera larri eta kezkagarria ikusaraztea.
2021eko abuztutik, Afganistango emakumeen egoera jasanezina bihurtu da. Oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkie, hala nola hezkuntza, osasun-arretara sartzea, mugitzeko askatasuna eta bizitza publikoan parte hartzea. Talibanek ezarritako azken legeek are gehiago gogortu dute errepresioa, haien ahotsa kalean entzutea ere debekatzeraino.
Joan den asteko lurrikarak politika misogino horien ondorio lazgarrienak erakutsi ditu: erreskate-lanetan gizonek bakarrik parte har dezakete, eta emakumeak ukitzea debekatuta dagoenez, askok hondakinen azpian abandonatuta jarraitzen dute, laguntza eta salbamenik gabe.
“Komunitate internazionalak emakume afganiarrak ahaztu ditu, baina guk haiei ahotsa eman eta haien egoeraren larritasuna ezagutarazi nahi dugu”, adierazi du Gloria Vázquez, Berdintasun zinegotziak. “Horregatik antolatu ditugu jardunaldi hauek Berdintasun Sailaren bidez. Ezin dugu isiltasuna nagusitu utzi”.
“Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldian parte hartzera eta gure herriaren elkartasuna erakustera emakume afganiarrekin”
Parte-hartzaileak:
Irekiera
Gloria Vázquez – Berdintasun zinegotzia
· Mahai-ingurua:
- Zarautzen bizi diren bi emakume afganiar
- Khadija Amin – Kazetari eta aktibista afganiarra, Esperanza de Libertad elkarteko presidentea
- Patricia Viviana Ponce, Haurralde Fundazioa-ko zuzendaria
· Moderatzailea: Olga Grande
· Itxiera
Ana Priede – Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzaren zuzendaria
Zarautzek entzun eta indartu egiten ditu emakume afganiarren ahotsak.
