UDALSAREAK ZARAUZKO UDALAK GARAPEN JASANGARRIAREKIN DAUKAN KONPROMISOA AINTZATETSI DU

2022/09/16

Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak Euskadiko udal eta eskualdeen zerbitzuan emandako 20 lan-urteak ospatu zituen orain dela gutxi  Donostian egindako ospakizun-ekitaldian. Ekitaldi horretan, Zarauzko Udalak aintzatespena jaso zuen urte hauetan guztietan garapen iraunkorraren alde hartutako konpromisoagatik.

Azken hilabeteetan, Udalbatzak Udalsarea 2030en hitzarmen berriari atxikitzea onartu du aho batez, 2030 Agendaren testuingurura egokituta. EAEko beste udalerri eta eskualde batzuekin batera, datozen lau urteetan sarea gidatuko duen ekintza-plan berrian lan egingo dute, oraingoan 2030 Agendaren testuingurura egokituta.

Zarautz aurrera egiten ari da tokiko jasangarritasunaren aldeko politikekin duen konpromiso irmoan. 2001ean jada, EAEko zortzi udalerrirekin batera, Udaltalde 21en hartu zuen parte. Aalborgeko Karta sinatzen eta bere Tokiko Agenda 21en Ekintza Plana diseinatzen eta abiarazten, udalerri horietako lehenengoetarikoa izan zen. 2002an, aldiz, Udalsarea 21en sorreran parte hartu zuen Zarauzko udalak, beste hamabost udalerrirekin batera.

“Ibilbide honetan guztian, Sarearen erreferentzia eta laguntza funtsezkoa izan da, bai Zarauzko Udalak egindako lanari koherentzia emateko, bai EAEko gainerako administrazio publikoekin emaitzak eta aukerak partekatzeko”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) 2030 Plan Estrategikoaren zinegotzi arduradunak.

“Bide horretan, duela gutxi, herritarren eta udalbatzan dauden alderdi politiko guztien parte-hartzearekin, Zarautz 2030 Plan Estrategikoa egin da, hurrengo hamarkadan gure herriaren garapen iraunkorrerako helburuak eta ekintzak zehazten dituen ibilbide-orria”, gehitu du Basurkok.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude