UDALAK OLGETARAKO JARDIN BAT PRESTATU DU SALBIDEN

2022/09/22

Zarauzko Udalak Igerain plazako lorategietako bat prestatu du, Salbide auzoan, zarauztarrek gune berde bat izan dezaten, bertan korrika egin, etzan eta naturaz gozatu ahal izateko.
Horretarako, plazako lorategietako bat hesitu da eta ate bat ezarri da txakurrak igaro ez daitezen. “Lorategi eta espaloi askotan zakurren gorozkiak eta pixa uzten dira, eta, zoritxarrez, txakurren jabe askok ez dituzte jasotzen. Ondorioz, berdegune batean eseri, etzan edo jolasteak esan nahi du kakak zapaldu eta zikindu egin zaitezkeela eta usain desatsegin hori etxera eraman dezakezula”, azaldu du Patxi Elola Lorezaintzako zinegotzi arduradunak (PSE-EE).

Parke hau sortzea, batetik, Salbideko Auzo Elkarteak eta, bestetik, Zarauzko ikasleek egindako eskaerari erantzuten dio; izan ere, 2030erako Eskola Agendaren esparruan ikasleekin batera egindako osoko bilkuraren bidez, txakurrak sartu ezin ziren erabilera eta gozamenerako gune berde bat eskatu zuten..

“Eskaera horiek kontuan hartuta, lorezaintza sailak material organikoak jarri ditu lorategi honetan, hala nola bere egurrak oraindik ere bere usain biziak dituzten enbor zaharrak eta Salberdineko indusketetan agertu diren itsasoak biribildutako arrokak, hori guztia haurren jolas aske eta irudimentsuarentzat”, gehitu du Elolak.

Salbideko Auzo Elkarteak Bizi Lore izena proposatu zuen, eta izen hori eman dio Udalak jolas-lorategi honi.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude