UDAZKENEKO ARGAZKI RALLYAK BADITU BERE IRABAZLEAK

2023/12/19

Eraztun Berde Urdineko Argazki Rallyaren bigarren edizioaren sari banaketa eta argazkien proiekzioa gauzatu da azken asteburu honetan.

Lehiaketa honetan, mugikorra erabiliz, parte hartzaileek Eraztun Berde Urdineko elementuei argazkiak atera behar zizkieten. Lehen edizioan, Arkamurka ibilbidean egin zen eta aurten Iñurritza-Talaimendi ibilbideetan gauzatu da lehiaketa hau.

Argazki rallyaren helburua da zarauztarrak natura zaintzeko garrantziari buruzko sentsibilizazioa piztu eta, horretarako, argi daukagu gure altxor naturalak ezagutzea eta balioan jartzea izan behar duela lehen pausua, horrela maitatzeko, maite duguna zaintzen dugu eta. Zarautzen altxor natural garrantzitsuak dauzkagu; herria txikia izanik 3 aldetatik babestuta daukagu gure herria: Garate-Santa barbara eremua, Iñurritza biotopoa (orain Paisai Natural Babestua izendatuta) eta Pagoeta parke naturala, itsasoa eta ibaiak ahaztu gabe. Beraz, gure herria ingurumenaren aldetik balio handikoa da eta oso garrantzitsua da horren jakitun izatea, ondo zaintzeko.

Rallyaren bigarren edizio honetan 18 partaide izan ziren, horietatik 12 heldu eta 6 haur. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta hurrengo edizioetan ere parte hartzen jarraitzera animatu nahi ditugu. Pixkanaka gure rallya zabaltzen ari da eta espero dugu gero eta partaide gehiago gerturatzea datozen edizioetan.

Argazkiak egiteko gaiak honako hauek izan ziren:

Helduen kategorian:
 
1.- Talaimendi bidea
2.- Gai librea
3.- Duna
4.- Padura
5.- Zarautz lehen eta orain
6.- Gizakiaren eragina naturan

Eta haurren kategorian:
 
1.- Natura
2.- Udazkena
3.- Berde-urdina
4.- Mollarri
 
2023ko edizioko irabazleak honakoak izan dira:

HAURREN KATEGORIAN
Bilduma onena: Unax Armendariz -> 100 euro + diploma
Argazki originalena: Malen Ulazia -> 50 euro + diploma

HELDUEN KATEGORIAN
Bilduma onena: Arbil Iciar -> 180 euro
Argazki originalena: Joseba Ulazia -> 80 euro

Parte hartzaile bakoitzak aukeratutako argazkiarekin argazki erakusketa bat osatuko da eta ikusgai egongo da otsailaren 14tik 29ra Merkatu Plazan, CIMASUB itsaspeko zinema zikloaren argazki erakusketarekin batera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude