2026/04/22
Zarautzek Itzulia Women lasterketako V. edizioaren etapa bat jasoko du datorren maiatzaren 15ean. Zehazki, lasterketa honen aurtengo edizioaren lehen etaparen irteera eta helmuga izango da Zarautz.
Itzulia Women, hasiera-hasieratik, nazioarteko txirrindularitza-egutegiaren barruan erreferentziazko proba bihurtu da, eta mundu mailako erreferenteak ditu beti, hala nola Demi Vollering eta Malen Reusser, 2025eko eta 2023ko edizioetako irabazleak, hurrenez hurren.
Zarauzko etapa Malekoitik irtengo da 10:16ean, eta agertoki ikusgarri horren laguntzatzerik, 121,2 kilometroko eta 2.239 metroko desnibela duen jardunaldia abiatuko da, Itziar, Kalbario, Azkarate, Santa Ageda, Etumeta eta Garate mendateak gaindituta. Lasterketa Getaria aldetik itzuliko da N364 errepidetik eta Gipuzkoa kalerantz biratu ondoren, amaiera Iñurritza auzoan izango du, Zarautzen historikoki egin diren txirrindulari lasterketa askoren helmuga izan dena.



