ARITZBATALDE KIROLDEGIKO UDARAKO IKASTAROAK

2024/04/29

Urtero bezala, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian aukera izango da udaldian kirola egiten jarraitzeko. Honela, hainbat ikastaro prestatu dira udako hilabete hauetarako. Beti bezala, haur, gazte nahiz helduentzat egongo da aukera.

Ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 6an irekiko da eta iriste hurrenkeraren arabera beteko dira hauek.
Izen emateko honako bide hauek erabili daitezke:

•    Kiroldegiko harreran.
•    Online, zarautz.eus helbidean.
•    Eskaintzaren esku-orrian aurki daitekeen QR kodearen bidez.

Ikastaro hauen inguruko informazio gehiago nahi izan ezkero jarri kontaktuan kiroldegiarekin 943005123 telefonoan.

Udan ere egizu kirola! Gu prest, ZU?

Deskargatzeko

Aritzbatalde udako eskaintza – Esku orria (PDF 1,4 MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude