MARTXAN DA MARTXOAREN 8KO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO KARTEL LEHIAKETA

2023/01/10

Jada martxan da martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunerako kartel lehiaketa. Lehiaketa honetan banaka edo taldean aurkeztua ahal izango da eta egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 20a izango da, eguerdiko 12:00ak bitartean.

Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:

2023ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.

Lehiaketak bi sari izango ditu. Lehena, epaimahaiaren saria, 400 euroko saria izango da eta bigarrena, herritarren saria, 200 eurokoa, sare sozialen bitartez gehien bozkaturiko proposamenarentzat.

Informazio gehiagorako, oinarriak atxikita daude oharrean.

DESKARGATZEKO

M8 Kartel Lehiaketa 2023 – Kartela (JPG 263k)

M8 Kartel Lehiaketa 2023 – Oinarriak (PDF 399k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude