AFROFEMINISMOARI BURUZKO MAHAI-INGURUA EGINGO DA MAIATZAREN 6AN ZARAUZKO EMAKUMEEN ETXEAN

2026/04/29

Datorren asteartean, maiatzak 6, 18:00etatik 19:30era, Zarauzko Emakumeen* Etxean “Feminismoa Afrikako Euskal Emakumeen Ikuspegitik” mahai-ingurua egingo da, afrofeminismoan, intersekzionalitatean eta emakume afrikarrek eta euren ondorengoek bizi dituzten errealitate anitzetan sakontzeko herritar guztiei irekitako hausnarketa- eta elkarrizketa-gunea.

Jarduera Emakumeen Etxean egingo da (Nafarroa Kalea 3-C) eta sarrera librea izango du, edukiera bete arte.

“Herritar guztiak hitzaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu, feminismoaren ikuspegi anitz, askotariko eta inklusibotik abiatuta entzuteko, ikasteko eta gogoeta kolektiboa egiteko espazio bat sortzeko”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak.
saioan zehar kolonialismoa, egiturazko arrazakeria, pobrezia, genero-indarkeria, gutxiengo etnikoen diskriminazioa eta marjinazioa eta emakume afrikarrek eta ondorengoek bultzatutako erresistentzia-, antolaketa- eta gizarte-eraldaketa-estrategiak jorratuko dira.

Parte-hartzaileak:

–    Jeanne Rolande Dacougna, Donostian bizi den arrazakeriaren aurkako aktibista feminista eta ikertzailea, esku-hartze sozialaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruan lan egiten duena.
–    Mari Lucía Monsheneke Bitimina, jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikoko liderra eta Bilbon bizi dena, FAMEK Elkarteko lehendakaria eta mugimendu panafrikanistako erreferentea.
–    Fatou Dieng, Bilbon bizi den aktibista eta ekintzaile senegaldarra, erreferente feminista eta emakumeen ugalketa-osasunean oinarritzen den Firekutzen Elkarteko presidentea.

Ekimen hau Zarautzek berdintasunarekin, kulturen arteko bizikidetzarekin eta eztabaida feminista eta soziala aberasten duten askotariko ahots eta esperientziak ikusaraztearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude