Ingurumeneko zinegotziak, Gloria Vazquezek (PSE-EE), proposatu du Zarauzko Udalak gaueko 22:00etan itzaltzea gutxienez Portuetxe, Santa MAria Parrokia, San Frantzisko Eliza, Dorre Luzea eta Sanz Enea eraikinetako fatxadetako argiak, Planetaren Orduan egiten den bezala. Proposamen hori bat dator abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuarekin, duela gutxi onartu dena eta abuztuaren 9tik aurrera nahitaez bete beharko den iraunkortasun-neurriei buruzkoarekin. Hori berehala hartu beharreko lehen neurria izango litzateke, abian jar daitezkeen beste ekintza mota batzuen eta berriki onartutako Energiaren Ekintza Plana gauzatzearen zain.
Gloria Vazquezek azaldu duenez, “ingurumenaren alorretik ulertzen dugu errege-dekretu horretan proposatutako neurriak behar-beharrezkoak direla klima-aldaketari eta energia-krisiari aurre egiteko”. Halaber, gaineratu du badakitela erakundeek arduraz jokatu behar dutela eta eredugarriak izan behar dutela; beraz, “aurrea hartu behar dugu, eta energia-kontsumoa murrizteko beharrezkoak diren neurri guztiak aplikatu. Merkataritza-establezimenduek beren gain hartu beharko dituzte beren negozioak kudeatzeko modua aldatzea dakarten betebehar batzuk eta udal-administrazioak ere bere gain hartu beharko ditu neurri horiek eredugarria izanik”, Ingurumeneko zinegotziaren iritziz.
2007tik Zarauzko Udalak argiak ordubetez itzaltzea eskatzen duen “Planetaren Ordua” mundu mailako ekitaldian parte hartzen du, zehazki Portuetxe, Santa Maria Erreginaren Parrokia, San Frantzisko Eliza, Torre Luzea eta Sanz Eneako argiak itzaliz, kontsumo energetikoa murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Orain beste pauso bat eman eta gauero itzali behar ditugu urtean behin ordubetez itzaltzen ditugun argiak.
Hau lehen neurria izango litzateke, baita Zarauzko udalak beren klimatizazio-elementuen tenperatura dekretuak agintzen duen balioetara ere egokitu behar du, gradu bakoitzak energia aurrezpen garrantzitsua suposatzen duelako.
Zarauzko Udalak asmo handiko Energia Plan bat onartu berri du, Euskadiko Jasangarritasun Energetikoaren Legeari erantzuna emango diona, eta lehenbailehen ezarri behar duguna, klima-aldaketa neurri garrantzitsuak hartzera behartzen gaituen errealitatea baita. Trantsizio energetikoa premiazkoa da, baina, era berean, premiazkoa eta guztiz ezinbestekoa da horrelako kontsumo energetikoa murrizteko berehalako neurriak hartzea. «Gogorarazi nahi dut ingurumenaren maximo bat, gaztelerazko 3R, Murrizketa, Berrerabilpena eta Birziklapena dela, ordena horretan», gehitu du Ingurumeneko zinegotziak.
Zarautz, 2022ko abuztuaren 11.
Gloria Vázquez Herranz. Zarauzko Udaleko Ingurumen zinegotzia.