2022/07/06
Zarauztarrek euren babesa eskaini dute gaur eguerdian asteburu honetan herrian salatutako sexu erasoa gaitzesteko Udalak deituriko elkarretaratzean. Bertan izan dira Udaleko alderdi politikoetako ordezkariak eta baita Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria ere.