‘MATXOSFERARI’ ETA ESKUIN MUTURRARI BURUZKO HITZALDIA EMAKUMEEN ETXEAN

2025/12/05

Datorren abenduaren 10ean, 18:30ean, Emakumeen Etxeak ‘Matxosfera, maskulinizazioa eta eskuin muturra’ izeneko hitzaldia hartuko du. “Proposamen hau gure programazioaren parte da, eta gaurkotasun eta interes sozial handiko gaia jorratzen du”, adierazi du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak (PSE-EE).

Azken urteotan, hainbat online komunitate sortu dira, ‘matxosfera’ izenez ezagutzen direnak. Espazio horietan, diskurtso antifeministak, misoginoak eta ultrakontserbadoreak zabaltzen dira, ustezko ‘maskulinitatearen krisia’ aldarrikatzen dutenak. Youtuber, influencer eta irudi mediatikoek bultzatutako narratiba horiek identitate maskulinoen eraikuntzan eragiteaz gain, eskuin mutur globalaren diskurtso eta estrategiekin ere lotzen dira.

EKUA erakundeko Leire Padilla Lópezek emango du saioa. Erakunde honek berdintasunaren, prebentzioaren eta parte-hartze sozialaren alde ikuspegi feministatik lan egiten du.

Hitzaldian, eduki digitalen sare horrek nola funtzionatzen duen, zer mezu transmititzen dituen eta zergatik den bereziki erakargarria gazte-sektore jakin batzuentzat aztertuko da, diskurtso maskulino erreakzionarioen eta eskuin muturraren gorakadaren arteko loturetan arreta jarriz.

“Emakumeen Etxeak topaketa honetan parte hartzera animatzen ditu gizonak zein emakumeak, denontzat argigarria eta aberasgarria izango delakoan”, gaineratu du Vazquezek.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude