LARUNBAT HONETAN OSPATUKO DA ZARAUZKO EMAKUME SORTZAILEEN II AZOKA

2024/06/11 Larunbat honetan ospatuko da Zarauzko Emakume Sortzaileen II Azoka. Joan den urteko esperientzia aberasgarriaren ondoren, azoka egun guztian zehar zabaltzea erabaki du Parekidetasun departamentuak. Honenbestez, larunbat honetan, ekainaren 15ean, goizeko 10:30etik aurrera, 25 postu izango dira Belauntzaran plaza eta Malekoian zehar, 25 sortzaile zarauztarren …

LGTB+ HARROTASUNAREKIN ERLAZIONATURIKO BI EKITALDI ANTOLATU DITU PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK

2024/06/07 Maiatzaren 17a, LGTB+ Fobiaren Aurkako Eguna, eta Ekainaren 28a, LGTB+ Harrotasunaren Eguna direla eta, Parekidetasun departamentuak, Naizen elkartearekin batera, jarduera bat egingo du, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu, oso interesgarria izango baita. Emakumeen* etxean izango da, ekainaren 13an, 18:30ean. “Lege-aldaketa eta aurrerapen sozial …

HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DIRA LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNAREN BAITAN

2024/05/16 Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da eta urtero bezala sentsibilizazio ekimenak burutuko ditu Parekidetasun Departamentuak antolatuta. “Gure herrian ikusgarritasuna emateko genero aniztasunari eta guztion eskubideak aldarrikatzeko, ortzadarrak zabaldu ditugu herrian zehar: errepidearen azpiko pasabidean, Torre luzean eta Emakumeen* etxea kokatzen den …

ZARAUZKO UDALAK AITATASUN TAILER BAT ESKAINIKO DU

2024/04/29 Berdintasunean eta zereginen eta zainketen bidezko banaketan aurrera egiteko, funtsezkoa da gizonen inplikazioa. Bidezkoa da onartzea gizonak gero eta gehiago inplikatzen direla gai horietan, eta errotzen ari dela zainketak pertsona guztiei dagozkiela, eta ez soilik emakumeei. Baina datuek adierazten digute oraindik lan asko dagoela …

ZARAUZKO EMAKUME* SORTZAILEEN II. AZOKARAKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

2024/04/22 Joan den urtean antolatu zuen Udalak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka eta oso harrera ona izan zuen, bai partaideen aldetik, bai eta bertara gerturatu ziren herritarren aldetik. Hori dela eta, aurten, azkoaren bigarren edizioa antolatu da. Azoka hau datorren ekainaren 15ean izango da, 10:30etatik 19:30etara …

ZARAUZKO UDALAK HAINBAT EGITASMO ABIAN JARRI DITU DOLU GESTAZIONALA, PERINATALA ETA NEONATALARI IKUSGARRITASUNA EMATEKO

2024/03/15 Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak proiektu berri bat jarri du martxan, dolu gestazionala, perinatala eta neonatala ikusarazteko. “Gai hori tabua da oraindik gure gizartean, baina badakigu pertsona askok isilik sufritzen dutela, eta isiltasun hori hautsi nahi dugu”, adierazi du Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquezek (PSE-EE). Osasunaren …

NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNEKO ZARAUZKO UDALAREN ADIERAZPENA

2024/03/08 Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan. Sistema patriarkalak emakumeen  ideiak ikusezin bihurtu ditu eta haien aktibismo politiko eta soziala ukatu ditu, …

EGITASMOZ BETERIK DATOR AURTENGO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

2024/02/29 Datorren ostiralean, martxoaren 8an, ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta, Zarauzko Udalak, herriko eta inguruko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, data honen baitan antolatuko diren egitasmo eta ekitaldien berri eman du. Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak azaldu duen moduan, “legearen aurrean, eskubide berberak dauzkagu, baina …

JONE ALBERDI ZARAUZTARRAK IRABAZI DU MARTXOAK 8KO KARTEL LEHIAKETAREN SARIA

2024/02/16 Jada gainean dugu Nazioarteko Emakumeen Eguna (martxoak 8), eta Parekidetasun departamentuak aurtengo Martxoak 8ko kartel lehiaketako garaile izan diren lanak aurkeztu ditu. Aurtengoa, kartel lehiaketa honen XVI. edizioa izan da eta guztira 30 lanek parte hartu dute bertan. Hainbat lekutatik iritsi dira proposamenak, gehienak …

EMAKUME ZIENTZIALARIEN LANA OMENDUKO DUTE ZARAUZKO SALTOKIEK

2024/02/01 Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartearekin elkarlanean, Elhuyarrek martxan jarritako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko dute otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian …