AINIZE TXOPITEAREN ERAKUSKETA IKUSTEKO BISITA GIDATUA ANTOLATU DU PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK

2023/03/02

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak Ainize Txopitea artista zarauztarraren erakusketa ikusteko bisita gidatua antolatu du Donostiako Kur galerian.

Ainizek, bere aita Daniel Txopitea (1950-1997) margolariaren eskutik, Donostiako arte garaikideko galeria batean lehen aldiz elkarrekin egindako instalaziora eramaten gaitu -bere aitaren heriotzaren 25. urteurrenarekin eta bere aitaren obrari buruz azken urteotan komisariatu dituen erakusketen harira-. Izenburua gonbidapen bat da, naturak helarazten dizkigun mezuak balioesteko, giza nortasunari buruzko hausnarketa egiteko eta planeta honetan bizitza mota ororekin dugun erantzukizunerako. Erakusketan, Ainizeren autoerretratuak, argazkiak eta collage tekniko mistoak ikusi ahal izango dira, duela gutxi Brasilgo Rio de Janeiron egindakoak, Daniel Txopitearen 1974 eta 1995 arteko obra sorta batekin batera.

Martxoak 4, larunbata
Ordutegia: 12:00-13:00
Topalekua: Kur Art Gallery. Zurriola Hiribidea 6, Donostia (Kursaal aurrean)
Izen-ematea: Emakumeen* etxean (Nafarroa kalea 3)
Tel. 943005136
emakumeen-etxea@zarautz.eus

DESKARGATZEKO

Ainize Txopitea erakusketa – Kartela (JPG 271k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude