2026/06/12
Zarauzko Ingurmen arloak Eraztun Berde Urdinean mugikorraren bidezko argazki rallya antolatu du. Aurtengoa Hirugarren edizioa da eta, zehazki, Iñurritza eta Talaimendi arteko hezeguneen ibilbidean garatuko da.
“Jarduera honekin, udalak naturarekiko zaletasuna sustatu nahi du, herritarrak ingurune natural babestu hauen kontserbazioaren eta garbitasunaren garrantziaz kontzientziatzeaz gain, kasu honetan argazkilaritzaren bitartez”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Eraztun Berde Urdinaren zinegotzia arduradunak.
Lehiaketa ekainaren 20an (larunbata) izango da, goizeko 9:30etik 14:00etara. Elkartze-gunea Iñurritzako gasolindegiaren parean finkatu da. Bertan, parte-hartzaileei ibilbideko mapa bat eta argazkietarako landu beharreko gai sekretuak banatuko zaizkie rallyari hasiera emateko. Horrez gain, parte hartzaile guztiei Iñurritzako hegaztien liburua oparituko zaie.
Kategoriak, izen-emateak eta sariak
Gizarte osoaren parte-hartzea bultzatzeko, lehiaketak bi modalitate izango ditu: haur eta gazteak (15 urte artekoak) eta helduak (16 urtetik gorakoak). Izena ematea guztiz doakoa da, eta bi bide daude horretarako:
• Aldez aurretik: eraztunberdeurdina@zarautz.eus posta elektronikoaren bidez edo 943005109 telefonora deituz.
• Egunean bertan: Goizeko 9:30etik 10:30era, Iñurritzako hasiera-puntuan bertan.
Parte-hartzaile bakoitzak gai bakoitzeko argazki bakarra bidali ahal izango du arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Argazkiak mugikorrarekin atera eta editatu litezke. Epaimahaiak (ingurumen arloko kideek eta natur argazkilariek osatua) bilduma onenak eta irudi originalenak sarituko ditu. “Sarietan 500 euro baino gehiago banatuko dira eta Iñurritzako hegaztien liburua emango zaio bakoitzari diogu”, jakinarazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.
Sari banaketa ekitaldia eta hautatutako argazkien erakusketa uztailaren 16an (ostirala) egingo da, arratsaldeko 18:30ean, Etxezabala aretoan.

