UDAZKENEAN ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINAZ GOZATZEKO HAINBAT EKIMEN ANTOLATUKO DIRA AZAROAN ZEHAR

2023/10/31

Udazken honetan Zarauzko Eraztun Berde Urdinaz gozatzeko aukera izango da Udalak antolaturiko ekimenen bitartez. Ekimen hauen helburua da Zarauzko natur guneak herritarrei ezagutaraztea eta naturarekiko sentsibilizazioa zabaltzea, guztion artean zaintzeko gure natura eta gure biodibertsitatea.

Lehenik. azaroaren 5ean (igandean), Gesoerreka basoa ezagutzeko irteera antolatu dugu. Irteera honetan arkamurka (artelatza) basoa berreskuratzeko egin ditugun lanak ezagutaraziko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen departamentuarekin batera burutu direnak. Aldi berean, ezkur bilketa egingo dugu, bildutako ezkurrak urte hasieran baso horretan bertan ereiteko.

Irteera Vista Alegre parkeko sarrera nagusian abiatuko da goizeko 9:30ean eta ekintzan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Izen-ematea -> Tel.: 943 00 51 59 / zarautz@eraztunberdeurdina.eus

Azaroaren 12an (igandean) aldiz, Argazki Rallyaren bigarren edizioa ospatuko da. Iaz bezala, mugikorrarekin argazkiak egiteko modalitatean izango da. Oraingo honetan Eraztun Berde Urdinaren Iñurritza-Talaimendi ibilbidean gauzatuko da ekimena, ibilbide zirkular batean. Argazki Rallya gaztetxoentzat zein helduentzat zuzenduta dago. Goizeko 9:30ean emango zaio hasiera Iñurritzako gasolindegiaren parean dagoen zubian. Bertan, kontroleko argazkia aterako da eta parte hartzaileei ibilbidearen mapa eta argazki rallyko gaien zerrenda banatuko zaizkie

informazio gehiago > Tel.: 943 00 51 59 / zarautz@eraztunberdeurdina.eus

DESKARGATZEKO

Gesoerreka irteera – Kartela (PNG 787k)

Udazkeneko Argazki Rallya – Kartela (PNG 599k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude