ZARAUZKO UDALAK EMAKUME MIGRATZAILEEN INGURUKO HAUSNARKETA ETA PARTE HARTZAILETZA PROZESU BAT GAUZATUKO DU

2023/10/25

Nola egiten diegu harrera emakumeei? Nola egiten digute harrera? Zein desberdintasun dauzka emakumeon migratze prozesuak? Euren herria utzi eta gure herrira etortzeko erabakia hartzen duten emakume eta gizonei berdin egiten al diegu harrera?

Datorren azaroaren 4an, larunbatean, 10:00etan, “Lotura Emakumeak. Zarautz” ekimenaren hiru saioetako lehenengoa gauzatuko da Emakumeen* etxean. Ekimen hau Udaleko Parekidetasun departamentuak jarri du abian, Moviltik Elkartearekin eta pertsona migratzaileekin lan egiten duten tokiko elkarteekin elkarlanean.

“Proiektu honetan parte hartzera animatzen ditugu bai beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeak, bai harrera egiten diegun emakumeak, bi ikuspuntuak interesatzen zaizkigulako, baina, batez ere, harrera-prozesu horiek hobetu eta haien integrazioa erraztu nahi dugulako. Nahiko zaila da zure herria eta maiteak uztea”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak.

Proiektu honek emakumeen harreraren inguruko hausnarketa eta ikusgarritasun prozesu bat bultzatu nahi du eta hauek dira helburuak:

•    Emakumeek gidatutako herritarren harrerako esperientziak, Zarautzen daudenak, balioestea eta ikusaraztea.
•    Zarauzko bizilagunen artean migrazio-jatorri eta -esperientzia desberdineko narratiba digital inklusiboak elkartzeko, hausnartzeko eta elkarrekin sortzeko espazioak sortzen laguntzea.
•    Zarautzen bizi diren emakumeen beharrak ikusaraztea, harrera egiteko eta beste pertsona batzuk hartzeko orduan.
•    Prozesu parte-hartzaileak sustatzea, zarauztarrek Zarautzen migratutako pertsonen harrerarekin eta inklusioarekin duten konpromiso zibikoa indartzen lagunduko duen komunitate bat sortzeko.

Lehen talde-saio honetan, migrazioei eta emakumeak migratzaileei eta errefuxiatuei harrera egitean duen zereginari buruzko gogoeta- eta elkarrizketa-prozesuarekin hasiko da, eta hurrengo bietan, modu parte-hartzailean, narratiba inklusiboak sortuko dira testu, bideo eta audio formatuan, Zarautzen emakume migratuen harreraren errealitatea ikusarazteko eta sentsibilizatzeko tresna gisa erabiliko direnak.

Informazioa gehiago, esteka honetan: https://www.emakumeenetxea.zarautz.eus/eu/-/loturak-emakumeok-1-saioa-?id=32723189

DESKARGATZEKO

Lotura Emakumeok. Zarautz – Kartela (PNG 1.019k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude