ARITZBATALDEKO IKASTAROEK HARTU DUTE BERE MARTXA

2023/10/11

Aritzbatalde kiroldegian 2023/24 ikasturterako ikastaro ugari eskaini dira, adin eta helburua edozein dela ere. Eskaintza jaioberrietatik hasi eta hirugarren adinera bitartekoa da. Bertan, igerian ikasteko, igerian trebatzeko, aretoko jarduera lasaiak edota biziak topa daitezke.

Aretoko zenbait ikastaro irailaren 15ean hasi ziren eta, urriaren 1etik aurrera, uretako ikastaroak hasi dira.

Ikastaroen kopuruei erreparatuz gero, honakoa da iraileko egoera. Batetik, igerilekurako egindako eskaintzako 54 ikastaroetatik 52 hasi dira, 512 ikastarokiderekin, hain zuzen. Iragan ikasturteko saio kopurua mantendu da eta okupazioak gora egin du %16,89 erabiltzaile gehiagorekin hasteraino. Bestetik, aretoko ikastaroetan eskainitako 71tatik 45 hasi edo hasiko dira. Aretoko saio gidatuetan 1021 erabiltzaile izango dira, pasa den urtean baino %14,85 gehiago.

Oro har, eskaintzarekin eta erabiltzaileen erantzunarekin pozik agertu da Kirol Departamentua. Aipamen berezia egin nahi dio gazteen eskaintzari. Horientzat Gaztefit saioak eskaintzen dira, 12-16 urtekoentzat, zehazki. Aretoko saioak dira, modu askotarikoak izan ere: taldean, zirkuituan edota bakarka, eta guztia giro onean. Hori esanda, gonbidapena luzatzen da adin tarte horretako orori astelehenero 17:00tan egongo den saioren bat probatzeko.

Azkenik, ondorengo taula, izena emateko aukera duten ikastaroekin:

Informazio gehiago behar izan ezkero, deitu 943005123 telefono zenbakira edo galdetu kiroldegiko harreran.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude