2022/11/11
Datorren ostiralean, azaroaren 18an, Urola Kosta Udal Elkarteko aretoan Indarkeria Matxistaren inguruko VII. Jardunaldiak gauzatuko dira. Jardunaldi hauetan, azaroaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren baitan, indarkeria mota honen inguruan hitzaldiak eta mahainguruak antolatzen dira, urtero ikuspuntu desberdin batetik hurbilduz gaiari.
“Aurreko edizioetan indarkeria bikarioari buruz, adingabeek jasandako sexu-abusuei buruz, salaketa jartzeko aukerari buruz eta abarri buruzko hausnarketa egin du jardunaldi hauetan. Aurten biktimen erreparaziorako eskubideari buruz hitz egin nahi dugu. Bere etxean tratu txarren infernutik edo sexu-eraso batetik igaro den emakume batek bere bizitza berreraiki behar du, behin bere erasotzaileak izan duen menderatze-egoera bortitz horretatik ateratzea lortu duenean”, azaldu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Gehienetan urteak pasa ohi dira egoera horretan eta hondoratuta eta indarrik gabe geratzen dira. Erakundeek eta gizarteak biktimak babestu eta ahalduntzen lagundu behar ditugu, beren buruarekiko konfiantza berreskuratzen laguntzen, beren bizitza berregin dezaten”.
Aurtengo gai nagusia biktimen erreparazioa izango da eta, horretarako, hainbat hitzaldi eta solasaldi izango dira datorren ostiralean. Jardunaldiak goizeko 9:00etan hasiko dira ongietorria eta materialaren banaketarekin. Lehen hitzaldia 9:30ean izango da Graciela Alterio kazetari eta aktibista feministaren eskutik: ‘Feminizidioa Euskadin eta Espainiako Estatuan: memoria historikoaren eta haren lege-errekonozimenduaren artean”.
10:30ean aldiz, Malena Monroy fisioterapeuta, aktibista eta autodefentsa feministako hezitzailearen ‘Non daude indarkeria matxistaren biktimak?’ hitzaldia izango da. 12:00etan Mugarik Gabe GKEaren txanda iritsiko da, Indarkeria matxisten kausak eta eraginak emakume biktimen bizitzetan. Asfalto arteko loreak ikerketa” aurkezpenarekin.
12:30ean Bizitu elkartea, Asociación Guerreras Deba Garaiko emakume elkartea eta Mugarik Gabek osaturiko mahai ingurua antolatuko da. Amaitzeko, Clown Konklusioak izango da Beatriz Egizabalen eskutik 13:30ean.
Izen ematea, berdintasuna@zarautz.eus helbidean edota 943 005 117 telefono zenbakian egiteko aukera izango da.
“Jardunaldiez gain, errekonozimendu-ekitaldi bat egingo dugu azaroaren 26ean, larunbatean, gure gizartean bikotekide edo bikotekide ohien partetik indarkeria matxista jasan duten emakumeak daudela etengabe gogoraraziko digun monolito bat instalatuz”, gehitu du Parekidetasun zinegotziak.
DESKARGATZEKO
Indarkeria Matxistari buruzko VII. Jardunaldiak – Eskuorria (PDF 986k)