Joan den asteko martxoaren 3, 4 eta 5ean Zuhaitz Eguna ospatu zen eta Zarauzko gaztetxoek hainbat zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten Santa Barbarako Zingira basoan eta basoaren garrantziaz aritu ziren goizen zehar.
Jarduera honen xedea da gazteek gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez gure ingurunean dauden basoak maitatzen, errespetatzen eta zaintzen ikastea zen. Horrela bermatuko dugu natura ondare hori guztiok gozatzeko aukera.
Landatu diren zuhaitz eta zuhaixkak artelatza edo arkamurka, elorria, erramua, gorostia… izan dira, guztira 100. Landaketa honen bitartez bertako landaredia berreskuratzen lagundu dute herriko gazteenek. Azken hauekin, 1300 zuhaitz inguru landatu dira jada babestutako artelatz baso honetan.
Hau hasiera besterik ez da, hemendik aurrera ikasleena izango da landaturiko zuhaitz hauek zaindu, hazi, ulertu eta maitatzeko ardura.
Herriko berdeguneek urteetan zehar iraun dezaten, beharrezkoa da naturarekiko ezagutza eta maitasuna belaunaldietan zehar transmititzea. Horretarako, oso beharrezkoak dira Zuhaitz Egunean egiten diren bezalako ekimenak jakinduria hauek gazteenei helarazteko.