ZARAUZKO 2023KO KIROL SARIAK AUKERATZEKO PROZESUA MARTXAN JARRI DA

2023/11/27

2024ko urtarrilaren 27an 2022ko Kirol Sariak banatuko ditu Zarauzko Udalak, Modelo Aretoan ospatuko den ekitaldian. Beste urte batez, kirol arloan herritar aipagarrienak sarituko dira, ondoko kategorietan: emakumezko eta gizonezko kategorian kirolari onenak, emakumezko eta gizonezko kategorian kirol talde onenak, kirol babesletza, entrenatzaile onena eta ‘Kirola Bizi’ saria, boluntarioen lana txalotzen duena.

Hala, Zarauzko Udalak parte hartze prozesua abiatu du herritarrek sari horiek jasotzea merezi duten hautagaiak proposatu ditzaten. Gogoratu ez dela bozketa prozesu bat, proposamenak jasotzekoa baizik.

Proposamenak Aritzbatalde kiroldegiko harreran aurkeztu daitezke idatziz edota posta elektronikoz kirola@zarautz.eus helbidean. Hauek aurkezteko azken eguna abenduaren 8a izango da. Sarituak abenduaren 18ko astean emango dira jakitera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude