2026/02/19
Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.
Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.
Oraingoz, ondorengo data eta film proposamenak aurreikusi dira:
– Otsailak 25 -> Zineforuma: Sorda
– Apirilak 29 -> Zineforuma: Jone, Batzuetan
– Maiatzak 27 -> Zineforuma: La Virgen Roja
Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.
Emakumeen* Mahaiak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Zineforum honetara hurbiltzera, zinemaren bidez pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta komunitatea indartzeko helburuarekin.

