Badira pare bat hilabete Zarautzen Gourmet Bag ekimena martxan jarri zenetik. Elikadura-xahutzearen arazoari aurre egiteko sortu zen sentsibilizazio-kanpaina hau; horretarako, ontzi biodegradagarriak banatu ziren Zarauzko hainbat jatetxetan, bezeroei platerean geratzen den janaria etxera eramateko aukera emateko.
Hasiera batean, kanpaina horretan 15 jatetxek parte hartuko zutela uste zen, baina ideiak harrera oso ona izan du, eta, azkenean, 20 jatetxe ari dira dinamika horretan parte hartzen. Hauek dira Gourmet Bag ekimenean parte hartzen duten Zarauzko jatetxeak:
– Boga Taberna
– Charly jatetxea
– Euskalduna Taberna
– Gure Txokoa
– Manuela taberna
– Otzarreta jatetxea
– Bar Salegui
– Txiki-Polit
– Bai Batzokia
– Santa Barbara jatetxea
– Azpi Enea jatetxea
– Karlos Arguiñano jatetxea
– Kirkilla
– Aritzbatalde Jatetxea
– Pedro Enea jatetxea
– Zubi Ondo erretegia
– Olatu Gain erretegia
– Bar La Perla jatetxea
– Tivoli Taberna
– Txaltxa taberna
Bai jatetxeek bai erabiltzaileek inplikazio-maila handia erakutsi dute ekimenarekin, eta parte hartu duten establezimenduek proiektua hastean eman zitzaizkien ontzien % 30-50 erabili dituzte dagoeneko.
“Pozgarria da ikustea ostalaritzako establezimenduak eta herritarrak nola inplikatzen diren proiektu honetan elikagaien xahutzeari aurre egiteko beharraz sentsibilizatzeko, eta eskerrak eman nahi dizkiet laguntzeagatik”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Keinu txiki hauekin, hau da, soberan dagoen janaria etxera eramatea geroago aprobetxatzeko, gero eta gehiago egiten dugu aurrera ingurumenarekiko errespetu handiagoa duen gizarte baterantz”.