ERAZTUN BERDE URDINEKO ARGAZKI RALLYAREN SARIAK BANATU DIRA

2022/12/20

Pasa den ostiralean azaroan lehiaturiko Eraztun Berde Urdineko lehenengo Argazki Rallyaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa honetan, mugikorra erabiliz, parte hartzaileek Eraztun Berde Urdineko elementuei argazkiak atera behar zizkieten. Lehen edizio honetan, Arkamurka bidean gauzatu zen txapelketa.

“Gure inguruko naturguneak zaindu eta berreskuratzeaz gain, Ingurumen departamentuaren lana da herritarrak gure natur ondarea zaintzeko beharraren inguruko kontzientziazio lana egitea”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Rallyaren lehen edizio honetan parte hartzaileak Garate – Santa Barbarako babesturiko guneko landarediaz eta faunaz gozatu ahal izan dute argazkiak ateratzen ibili ziren bitartean”.

Guztira, 16 izan ziren Argazki Rallyan parte hartu zutenak, eta honakoak izan dira sarituak:

Helduen kategoria:

– Bilduma onena -> Arbil Iciar
– Argazki originalena -> Jose Luis Soto

Haurren kategoria:

– Bilduma Onena -> Maule Agirrezabalaga
– Argazki Originalena -> Goiuri Soto

Ingumenaren Nazioarteko Egunaren baitan, lehiaketa honetarako jasotako argazki guztiekin erakusketa bat egingo du.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude