2024/02/29
Datorren ostiralean, martxoaren 8an, ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta, Zarauzko Udalak, herriko eta inguruko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, data honen baitan antolatuko diren egitasmo eta ekitaldien berri eman du.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak azaldu duen moduan, “legearen aurrean, eskubide berberak dauzkagu, baina gizartean oraindik diskriminatuta gaude emakumeok emakumeak izateagatik, diskriminazio horren adierazlerik handiena indarkeria matxista izanik. Pixkana egoera hau aldatzen ari gara, mugimendu feministari esker eta instituzioen inplikazioarekin, beharrezkoak diren legeak eta aldaketak bultzatzen. Guztion elkarlana beharrezkoa da aurrera pausuak ematen jarraitzeko. Lan hau egunero gauzatzen badugu ere, martxoaren 8a bezalako egun berezi honetan, arreta handiagoa jartzen dugu, programazio berezia antolatzen”.
Antolaturiko egitasmoen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:
– Martxoaren 7an, Jabetze Eskolako talde batek, emakume guztiei irekitako tertulia literarioa eskainiko dute.
– Martxoaren 8an, Zarauzko ikastetxeetan, Hezkidetza Foroak antolatuta, elkarretaratzeak egingo dira.
– Martxoaren 8an, Merkatu Plazan, “zertan sentitu zara diskriminatua?” sentsibilizazio ekitaldia gauzatuko da.
– Martxoaren 9an, Lege Zaharren enparantzan, DJ Davilaren emanaldia izango da.
– Martxoaren 9 eta 10ean, haurrentzako eskulanak eta ipuin kontalaria egongo dira Merkatu Plazan.
– Martxoaren 14an, “Wikiemakumeok” proiektuaren aurkezpena egingo da Emakumeen* etxean eta gaiarekin erlazionaturiko dokumentala ikusgai izango da.
Honez gain, datorren astean zehar M8ko banderen eta lazoen banaketa egingo da Emakumeen* etxean eta herriko hainbat puntutan banderak eta pankartak jarriko dira egun hau erreibindikatzeko.
“Azkenik, adierazi nahi dut, egun hauetarako mugimendu feministak antolaturiko manifestazio eta ekimenetara atxikitzen garela”, amaitu du Parekidetasun zinegotziak.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatuko diren ekimen guztiak atxikitako kartelean kontsultatu daitezke. Informazio gehiagorako, deitu jarri kontaktuan Emakumeen* etxearekin (943 00 5136).