2025/10/29
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ZarauzKeko Udaleko Berdintasun departamentuak jarduera-programa zabala prestatu du, aurten maskulinitate eredu tradizionalei eta horiek genero-berdintasunari nola eragiten dieten arreta jarriz.
“Emakumeok urteak daramatzagu gizarteak guregan ezarritako rolak zalantzan jartzen eta benetako berdintasuna lortzeko beharrezko aldaketak eskatzen. Hala ere, aurrerapauso horiek ezin dira finkatu gizonen parte-hartzerik gabe; gizonek ere gizartean iraun egiten duten maskulinitate ereduak berrikusi behar dituzte”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak. “Era berean, eredu horiek berrikusi eta emakumeekin harreman berdinzalea ahalbidetzen duten beste eredu batzuekin ordezkatu behar dira, eta gizonek beraiek egin behar dute rol maskulinoen berrikuspen kritikoa”.
Gizonekin hausnarketa kritiko hau bultzatzeko, Berdintasun departamentutik jarduera-zabala diseinatu da, Zarauzko kirol-klubei, ikastetxeei, gurasoei eta gizarteari zuzenduriko ekimenekin.
Programan parte hartzen dute berdintasunaren betaurreko moreak daramatzaten gizonek eta elkarteek, hala nola, David Pareja aktore eta influencer-a, Aise eta Piper Txuriak elkarteak, eta Ander Lertxundi psikologoa, Emakundeko ‘Gizonduz’ programako lankidea.
Jarduera nabarmenduak:
–    Azaroak 4, asteartea /18:30ean – Kirol-klubak -> “Maskulinitatea kirol-harremanetan” tailerra Ander Lertxundirekin, AstiLaben.
–    Azaroak 19 eta 20, asteazkena eta osteguna / goizez – Ikastetxeak -> RedNUdes antzerkia, emakumeen argazki edo bideoak baimenik gabe sareetan zabaltzearen inguruan, Modelo Aretoan. Ondoren, Aise Elkartearekin ikasgelan unitate didaktikoa landuko dute.
–    Azaroak 24, astelehena / 19:00etan – Gurasoak -> “Aitatasunaren erronkak” tailerra Piper Txuriak elkartearekin.
–    Azaroak 13, osteguna / 19:00etan – Herri osoa -> Sare sozialei buruzko hausnarketa David Parejarekin.
–    Azaroak 20, osteguna / 19:00etan – Herri osoa -> RedNUdes antzerki saio irekia Modelo Aretoan.
Jarduera hauek guztiak maskulinitate eredu tradizionalei buruzko hausnarketa sustatzea eta gizonen eta emakumeen arteko harreman berdinzaleak bultzatzea dute helburu. Jarduera bakoitzaren xehetasunak kartel ofizialean, Zarauzko panel urdinetan eta www.emakumeenetxea.zarautz.eus webgunean kontsulta daitezke.
Berdintasun departamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarduera hauetan parte hartzera eta elkarrizketa eraikitzailean parte hartzera, rol tradizionalak zalantzan jartzen eta eredu berdinzaleago eta errespetuzkoagoetara aldatzen laguntzeko.


