2022/10/20
Gaurtik aurrera, Zarauzko Emakumeen* Etxean ikusgai izango da Ane Ajuria zarauztarraren argazki erakusketa. Erakusketa honetan, batez ere koloreak nabarmentzen dituzten paisaiak aurkituko dira. Ajuriak, gure lurretako egunsentiei eta hondartzei egin dizkie argazkiak, kolore distiratsuei arreta berezia jarriz. Paisaia horiek sorrarazten dioten energia transmititzea du helburu.
“Emakumeen* Etxeko ateak zabalik daude Zarauzko emakume guztientzat”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Espazio honen helburuetako bat udalerriko emakume artista eta sortzaileei ikusgarritasuna ematea da”.
Erakusketa Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3) egongo da ikusgai datorren azaroaren 10era arte ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 20:30etara.