ZARAUZKO ZARATA MAPAREN EKINTZA PLANA OSATZEKO SAIO IREKIA OSPATUKO DA BIHAR ETXEZABALAN

2026/11/02

Udalak bilera irekia deitu du herriko zarata murrizteko Ekintza Plana lantzeko. Asmoa da zarata murrizteko herritarren ekarpenak jasotzea.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumeneko zinegotziak adierazi duen eran, “gizartearen antolaketak hainbat zarata sortzen ditu, eta trafikoa, trena, industria eta aisialdia dira zarata iturri nagusiak Zarautzen”. Zinegotziak garbi dauka zaratak eragina duela ongizatean, horregatik, gaia aztertu eta aurre egin behar zaiola.

2026ko ekainean ZARAUZKO ZARATA MAPA onartu zuen Udalak. Prozesu hartan, herritar askok egin zituzten ekarpenak zarata murrizteko. Ekarpen horiek osatu, aztertu eta Ekintza Planean txertatzeko garaia heldu da.

Horretarako, bilera irekia egingo da azaroaren 3an, asteartean, 18:30tik 20:00etara, udaletxeko Etxezabala aretoan (Kale nagusia, 29). Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude