TOKIKO GOBERNU BATZARRAK ONARTURIKO ZARAUZKO ZARATA MAPA JENDAURREAN JARRI DU UDALAK HERRITARREN ALEGAZIOAK ETA EKARPENAK JASOTZEKO

2026/04/30

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 23an, Zarauzko Zarata Mapari hasierako onespena eman zion. Erabakia apirilaren 27an argitaratu da bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko Aldizkari Ofizialetan.

Jendaurreko epea hilabetekoa da, hau da, maiatzaren 27a arte (barne), interesdunek alegazioak edo ekarpenak egin ahal izango dituzte. Informazio gehiago Zarauzko Udalaren webguneko “parte hartu” atalean.

Bestalde, Udaleko Ingurumen departamentuak soinu kalitatearen inguruko inkesta bat zabaldu du herritarrek euren iritzia emateko. Inkesta webguneko “Zarata” atalean aurki daiteke.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude