UDALAK ZARAUZKO ZARATA MAPAREN INGURUAN HITZ EGITEKO SAIO IREKIA ANTOLATU DU ASTEAZKENEAN

2026/03/18

Udalak bilera irekia deitu du herriko zarataren diagnostikoa aurkezteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “gizartearen antolaketak hainbat zarata sortzen ditu, eta trafikoa, trena, industria eta aisialdia dira zarata iturri nagusiak Zarautzen. Zaratak eragina du ongizatean, horregatik, gaia aztertu eta aurre egin behar zaio”.

2020an egin zen lehenengo lanketa eta, orain, berriro helduko zaio gaiari, zarata mapa eta ekintza plana eguneratzeko.

Horretarako, bilera irekia egingo da martxoaren 25ean, asteazkenean, 18:30tik 20:00etara, Udaletxeko pleno aretoan (Zigordia kalea 13). Bileraz gain, galdeketa bat zabalduko da martxoaren 25etik aurrera, nahi duen orok bere iritzia eman dezan. Galdeketa Udaleko webgunean eskuratu daiteke. Bestalde, ingurumena@zarautz.eus helbidean ere jasoko dira ekarpenak.

Behin zarata mapa osatutakoan, bigarren fase bati ekingo zaio, kutsadura hori murrizteko neurriak diseinatzeko eta ekintza-plana osatzeko. Bigarren fase horretarako ere herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da, baina hori aurrerago izango da bigarren bilera batean.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude