HIRU SAIOKO ZINEFORUM EKIMENA ANTOLATU DA EMAKUMEEN* ETXEAN

2026/02/19

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.

Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Oraingoz, ondorengo data eta film proposamenak aurreikusi dira:

–    Otsailak 25 -> Zineforuma: Sorda
–    Apirilak 29 -> Zineforuma: Jone, Batzuetan
–    Maiatzak 27 -> Zineforuma: La Virgen Roja

Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Emakumeen* Mahaiak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Zineforum honetara hurbiltzera, zinemaren bidez pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta komunitatea indartzeko helburuarekin.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude