2026/01/30
Otsailaren 11tik 25era ospatuko da aurtengo Cimasub Zarautz 2026 jaialdia. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 16. edizioa ozeanoen edertasuna esploratzeko eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren helburua da itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea. Horretarako, baliatzen ditu urpekaritza kirola, urpeko irudien teknologia, zinema eta argazkilaritzaren arte eta kultura, eta, guztiaren gainetik, itsasoarekiko maitasunaren bandera.
Cimasuben aurtengo leloak, «Egia zure begien aurrean», jaialdiaren funtsa irudikatzen du: itsaspeko munduaren errealitatea den bezala erakustea, artifiziorik eta zientzia-fikziorik gabe. Edizio honetan, planeta osoko itsaspeko argazkilari eta bideogileen lana nabarmendu nahi dugu. Profesional horiek urpean ikusten dutena erakusten digute, munduko bazter guztietako itsaso eta ozeanoetan ikusia.
Jaialdi honen baitan hainbat ekimen izango dira:
- Itsaspeko zinemari buruzko hiru saio desberdin Modelo Aretoan (otsailaren 11, 18 eta 25ean). Nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumentalik onenak proiektatuko dira bertan.
- Argazki erakusketa Merkatu Plazan (otsailaren 7tik 26ra). Erakusketak itsas espezie paregabeak eta urpeko paisaiak erakutsiko ditu, ozeanoetako txoko harrigarrienetara eramango gaituztenak.
- Itsaspeko Txikizikloa. Ikastetxeentzat bereziki pentsatutako jarduerekin, txikienengan itsas ingurunearekiko jakin-mina, errespetua eta zaintza sustatzeko.
- Itsaspeko Adinzikloa. Itsas hondoek gordetzen dituzten edertasun eta sekretu guztiak hurbilduko dizkie gure adinekoei eta haien familiei.
Proposamen horien guztien bidez, Cimasubek urpean ezkutatzen den errealitatea begiratu, ulertu eta baloratzeko gonbita egiten dio gizarteari. Izan ere, gure begien aurrean egia ikusiz bakarrik ikas dezakegu gure planetari bizia ematen dioten ozeanoak zaintzen eta babesten.

