PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK AZARORAKO EKITALDIAK AURKEZTU DITU

2023/11/03

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak honako ekitaldi, ikuskizun eta ekimenak antolatu ditu azarorako. “Herritarrak gonbidatzen ditugu Berdintasun Sailak antolatu dituen jardueretan parte hartzera. Helburua da herritarrak sentsibilizatzea gure gizartean gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunei buruz eta desberdintasun horiek gainditzeko beharrari buruz. Jarduera horietako batzuk umorez planteatuta daude; izan ere, umorea ere baliabide egokia da gure gabeziak agerian uzteko”, azaldu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak.

Hauek dira Parekidetasun departamentuak azarorako eskaintzen duena:

–    Azaroak 3, 20:00, Modelo aretoan  “Bost minutun” antzezlana.

Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak.

Bost minutu esperoan, eternitate bat izan daitekeen tartea Nekane eta Koldorentzat. Amildegira jauzia egiteko bost minutu, agian? Datorrena datorrela…

–    Azaroak 4, 10:00-13:00, Emakumeen* etxean Loturak Emakumeok. Emakume migratuak nolako harrera dugu Zarautzen? ¿Cómo somos acogidas en Zarautz?

Nola egiten diegu harrera emakumeei? Nola egiten digute harrera? Zein desberdintasun dauzka emakumeon migratze prozesuak? Euren herria utzi eta gure herrira etortzeko erabakia hartzen duten emakume eta gizonei berdin egiten al diegu harrera? Proiektu honek emakumeen harreraren inguruko hausnarketa eta ikusgarritasun prozesu bat bultzatu nahi du.

Lehen talde-saio honetan, migrazioei eta emakumeak migratzaileei eta errefuxiatuei harrera egitean duen zereginari buruzko gogoeta- eta elkarrizketa-prozesuarekin hasiko da, eta hurrengo bietan, modu parte-hartzailean, narratiba inklusiboak sortuko dira testu, bideo eta audio formatuan, Zarautzen emakume migratuen harreraren errealitatea ikusarazteko eta sentsibilizatzeko tresna gisa erabiliko direnak.

–    Azaroak 9, 18:30, Emakumeen* etxean Kafe tertulia: “Lagunen harremanak zahartzaroan”.

Kafe tertulia honetan ondorengo gaien inguruko hausnarketa piztu nahi dugu:
Zein etekin dauzka adin honetan lagunak izatea?  Hain garrantzitsua al da lagunak izatea? Zeintzuk dira laguntasun harremanetan baloratzen ditugun gauzak? Zein zailtasun agertu daitezkeen harreman hauek kudeatzeko garaian?

–    Azaroak 17 19:00, Emakumeen* etxean “Umore Feminista zure kontsumorako” bakarrizketa sorta .

Umorea eraldaketa sozialerako ezinbesteko tresna dela uste al duzu?  Emakume*Etxeak Setem Hego Haizea gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean “Umore Feminista zure kontsumorako” bakarrizketa sorta antolatu du. Gure artean izango ditugu hiru bakarrizketari hauek: Belen Nevado aktore, gidoilari eta zuzendariak bere “Pinturas de guerra” lana aurkeztuko du; Silvia Albert Sopale aktoreak, aldiz, “Hablemos en serix” lana ekarriko digu; eta Elsa Ruiz komikoak “Machismo a tope de cobertura” bakarrizketa aurkeztuko du.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude