2023/07/18
Gure herrian gertatutako sexu eraso salaketaren aurrean, Zarauzko Udaletik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu. Biktimarekiko gure laguntza eta hurbiltasuna adierazten dugu.
Arreta bermatu eta lortutako informazioa baloratu ondoren, Zarauzko Udalak, erakunde gisa, argi eta garbi adierazten du ez duela inondik ere onartuko emakumeen giza eskubideen aurkako urraketarik.
Erasoak dira emakumeek gure gizartean jasaten duten indarkeria matxistaren ondorio larrienak eta muturrekoenak, eta, horregatik, funtsezkoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-balioak sustatzea, hezkuntzatik hasita eta emakumeen autonomiaren alde lan eginez beren bizitzako alderdi guztietan, indarkeria matxistaren edozein adierazpide errotik moztuz.
Azkenik, herritarrak animatu nahi ditugu publikoki erakutsi dezatela emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa, eta ardura kolektiboa har dezatela biktimen berreskuratze eta erreparazioan laguntzeko. Izan ere, indarkeria matxista desagerrarazteko behar-beharrezkoa da gizarte osoaren inplikazioa. Horregatik, herritar orori dei egiten diogu udalerrian antolatu daitezkeen mobilizazioetan parte har dezan.