ZARAUTZEN JOKATUKO DA 19 URTEZ AZPIKO EUSKAL SELEKZIOAREN ETA ESLOVAKIAREN ARTEKO SASKIBALOI PARTIDUA

2023/07/13

Astelehen honetan, uztailaren 17an, 19 urtez azpiko Euskadiko eta Eslovakiako selekzioen arteko partidua lehiatuko da Zarautzen. Europa erdialdeko selekzioak Europako txapelketa lehiatuko du datozen egunetan eta, prestakuntzarekin laguntzeko, bi partidu jokatuko ditu euskal selekzioaren aurka, igandean Beasainen eta astelehenean Zarautzen.

Lizardi Aretoan jokatuko da partidua 19:30ean eta sarrera doakoa izango da, aforoa bete bitartean. Gaur goizean ospatu da partidu honen aurkezpena Aritzbatalde kiroldegian eta bertan izan dira Inaxio Illarramendi, Kirol zinegotzia; Esteban Collantes, ZKEko presidentea; Jon Gonzalez, Euskal Selekzioko entrenatzailea; eta Beñat Etxeberria, Euskal selekzioko jokalaria.

“Guretzako plazer handi bat da nazioarteko partidu hau Zarautzen edukitzea”, adierazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak. “Zarautzek daukan kirol konpromisoaren islada da partidu hau. Saskibaloiarekin erlazio handia daukan herria da Zarautz, haurren formakuntzatik senior taldeetaraino. Honez gain, urtean zehar ekitaldi asko antolatzen dira Euskal Federakuntzaren eskutik, hala nola, 3×3-a edo gaztetxoentzako kanpusak”.

Esan bezala, asteleheneko partidua Lizardi kirol areto berrian jokatuko da. 2021ean ireki zen kirol instalakuntza hau, Aritzbatalde kiroldegiaren ondoan eta 400 pertsona ingururentzako aforoa izango du Euskadi eta Eslovakiako selekzioen arteko partidurako.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude