SHHH! FEST EKITALDIA IZANGO DA LARUNBAT HONETAN LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN

2023/04/19

Larunbat honetan, apirilaren 22an, Shhh! Fest jaialdiaz gozatzeko aukera izango da Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. Ingurumen departamentuak antolaturiko arte eszenikoen eta musikaren jaialdi berezi hau baliatuko da kutsadura akustikoari buruz sentsibilizazioa sustatzeko.

Ekimen honen berezitasuna da bertan antolatuko diren ekitaldi hauetan parte hartu ahal izateko eta entzun ahal izateko belarrietako entzungailuak jarri beharko direla, era honetan modu honetako ekitaldiek sortzen duten zarata ekidinez.

Hau izango da Shhh! Fest ekimeneko programa:

–    17:00 – Magiaren sekretuak – Tor Magoa –>  Sorginkeria, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute!
–    19:00 – Errimak bi oinetan – Haatik Dantza Konpainia –> Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.
–    22:00 – DJ Bon –> Saio berezia eta musika anitza. Abesti ezagunak ukitu berriekin, estilo ezberdinak ezohiko jardunaldi berezia bizi nahi duen edonorrentzat. Zatoz gurekin, jarri entzungailuak eta egizu dantza gelditu gabe!

Gune eszenikorako sarbidea emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da. Bertan, bizipen murgiltzailea behar bezala gauzatzeko behar diren entzungailuak banatuko dira, NANa fidantza gisa uztearen truke. Adingabeen kasuan, pertsona heldu edo arduradunaren NANa baino ez da aurkeztu beharko.

Sarrerak erreserbatu nahi izanez gero, www.shhhfest.eus atarian egin daiteke. Bestela, egunean eta tokian bertan hartu ahal izango dira, aforoa bete arte. 

DESKARGATZEKO

Shhh! Fest – Kartela (PNG 1,3MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude