PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK EMAKUMEEN* ETXEKO WEBGUNE BERRIA AURKEZTU DU

2023/03/30

Gaur goizean Zarauzko Emakumeen * Etxearen webgune berritua aurkeztu du Parekidetasun departamentuak. Webgune berri honen helburua Emakumeen* Etxean ematen diren zerbitzu eta informazioen berri modu erraz eta erakargarrian zabaltzea da.

“Web orri hau zarauztarrentzat da, bai eta orokorrean emakume guztiontzat, Euskadiko emakume etxe guztiak sarean egon behar direlako eta beraien arteko lotura eta dinamizazioa funtsezkoa baita. Horrela, espazio hauek emakumeen topaketarako eta sareak sortzeko guneak dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna benetakoa izatea bultzatzeko helburua izanik. Web orrialdearen bitartez, errazten da sare hori sortzea” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Zarauzko emakumeen etxean zerbitzu anitzak eta inportanteak dauzkagu eta Zarauzko Emakume guztiek ezagutzea nahi dugu. Helburu hori lortzen ere lagunduko digu Emakumeen* Etxearen web berri honek”.

Webgune berri hau Zarauzko Udalaren web atarian barneratua egongo da eta astelehenetik aurrera eskuragarri egongo da www.emakumeenetxea.zarautz.eus estekan. Webgunean Emakumeen* Etxeak eskaintzen dituen zerbitzu guztien eta bertan antolatzen diren ekimen guztien informazioa eskuragarri dago, hala nola, Sexu aholkularitza zerbitzua, Jabetze Eskolako ikastaroak… Eskaintzen diren zerbitzu guztietan parte hartzeko formularioak bertan izango dira.

Webgune berri hau garrantzitsua da, Emakumeen* Etxeko ateak oraindik eta irekiago egoten lagunduko baitu”, gehitu du Vazquezek. “Zarauzko Emakumeen* Etxea espazio anitza izatea lortu dugu, arlo, jatorri eta ideologia desberdinetako emakumeak etorri eta parte hartzen ari direlako. Pluraltasuna da gure ezaugarri nagusia, hain zuzen ere. Eta partehartzailea da, proposatzen den guztia, posible bada behintzat, garatu dugulako. Bereziki indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeengana heldu nahi dugu lagundu ahal izateko.  Aholkularitza juridikoa eta bereziki psikologikoa oso ondo baloratuta daude. Hurbileko zerbitzua da, zita eskatzeko hona etorri edo deitu besterik ez da egin behar”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude