ZARAUZKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN BAT EGITERA DEITU DITU HERRITARRAK

2023/03/22

Adena WWF erakundearen Planetaren Ordua Sidney-n (Australia) hasi zen 2007an, klima aldaketaren kontrako aldarrikatze ekimenean.  Ordutik, munduko hiri asko izan dira ekintza horrekin bat egiten dutenak eta herritar ugari hartzen dute parte beraien etxebizitzetako eta eraikin esanguratsuenetako argiak itzalita. Zarauzko Udalak aurten ere parte hartuko du ekimenean eta, hala, martxoaren 25ean (larunbatean), 20:30etik 21:30era udal eraikinetako argiak itzaliko ditu; besteak beste, Santa Maria la Real Parrokiako argiak, San Frantzisko elizakoak, Udaletxekoak, Torre Luzeakoak, Sanz Eneakoak eta Villa Mundakoak.

“Munduko ekintza honen bidez, gure ingurumenarekiko konpromisoa adierazi nahi dugu eta Instituzioak, elkarteak eta herritarrak deituak daude parte hartzera”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Zarauztar guztiak gonbidatu nahi ditugu ekimenari atxikitzera web ofizialaren bitartez eta euren etxeetako argiak eta etxetresna elektrikoak itzaltzera ordu tarte horretan, klima aldaketaren arazoaren aurrean atentzioa deitzeko. Planeta bakarra dugu, eta ez dago B planik. Presazkoa da klima aldaketa gelditzeko neurriak hartzea. Munduan zehar ingurumenaren defentsaren aldeko neurriak hartzeko aldarrikatzen dituzten mugimenduak zabaltzen ari dira eta horrek klima aldaketaren arazoa gelditu daitekeenaren esperantza izan daitezke”. Planetaren Ordua ekimenari buruzko informazio guztia Adena WWF erakundearen web gunean aurkitu daiteke: www.horadelplaneta.wwf.es.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude