PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK LATSARIAK DOKUMENTALAREN EMANALDIA ANTOLATU DU

2023/03/20

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak egitarau oparo eta ugaria antolatu zuen martxoaren 8rako. Honen baitan, martxo guztian zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira, hala nola, antzerki emanaldiak, erakusketak…

Datorren martxoaren 24an, ostirala, “Latsariak” dokumentala proiektatuko da Emakumeen* etxean. Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak labaderoetako lan gogorra gogorarazi nahi du; izan ere, emakumeen lana ezinbestekoa izan da herritarren osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko. Horrela, hamahiru emakumek euren esperientziak kontatzen dizkigute eta labaderoak nolakoak ziren eta non zeuden ere kontatuko digute. Dokumentalak Euskal Herriko hainbat lekutako kontakizunak jasotzen ditu.

Estibaliz Maguregik, Argenis Mesak, Marta Brancasek eta Irune Lauzirikak film hunkigarri hau proposatu dute, emakume langileei lapurtu zaien memoria itzultzeko.

Eguna: martxoak 24
Ordua: 19:00
Lekua: Emakumeen* Etxea (Nafarroa kalea 3)
Jarduera hau doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

DESKARGATZEKO

Latsariak dokumentala – Kartela (PNG 3,8MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude