EMAKUMEEN* ETXEAK 2023KO LEHEN SEIHILEKORAKO EGITARAUA AURKEZTU DU

2023/01/11

Emakumeen* Etxeak urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua aurkeztu du. Eskaintzen diren jardueren artean ikastaroak, elkarguneak, hitzaldiak, umorezko bakarrizketak, erakusketak, solasaldiak eta abar aurki daitezke.

“Berdintasunean eta emakumeon ahalduntzean aurrera egiteko eta feminismotik hausnartzeko esperientziak partekatzeko eta gozatzeko gunea eskaini nahi dugu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Zarauzko emakumeak animatzen ditugu Emakumeen* Etxera etor daitezen informazio gehiago eskuratzeko eta gehien gustatzen zaien kurtsoetan parte hartzera”.

Edizio honetan bi ikastaro praktiko berreskuratu dira, “bizikletak konpontzeko tailerra” eta “Hartu erramintak!”, etxean elektrizitatea, pintura eta brikolajea egiten ikasteko. Honekin batera, honako kurtsoak ere garatuko dira: ”Salud emocional y atención plena” Pepa Bojórekin, ”Ahalduntzerako antzerki tailerra” Aitziber Eguskiza Samosekin eta ”Intercambio de saberes” Kontxi López Soriarekin.

Gaztelerazko ”literatura feministari buruzko tailerra” ere sortu da, jada euskeraz garatzen ari zenari jarraipena emanez eta, ikasturte berri honetarako, beste elkargune berri bat ere sortu dute Emakumeen* Etxean, bertako hainbat kidek eskatuta, “Banandutako amentzako gunea” hain zuzen ere.

Elkargune berriarekin batera, aurretik garatzen ari zirenak ere jarraitzen dute, hala nola,”¡Avanzamos juntas! Un espacio en compañía”, ”Espacio de ocio para mujeres migrantes y cuidadoras” eta “Desgaitasuna duten emakumeen gunea”. Oso harrera ona izan dute gune hauek orain artean eta beste emakume berri gehiago apuntatzera animatzen da Parekidetasun departamentutik.

Jabetze Eskolako ikastaro eta ekimenetan izen emateko epea urtarrilaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek, honako bide hauen bitartez egin beharko dute izen ematea:

–    Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3).
–    Telefonoz: 943 005 136.
–    Posta elektronikoz: emakumeen-etxea@zarautz.eus.
–    Formulario hau betez: https://labur.eus/jabe2023.

Kurtsoez gain, beste hainbat ekimen ere jarri dira martxan urteko lehen seihilekorako:

–    Ainhoa Zubizarreta Iturralde zarauztarrak egindako Wao okiyenanis dokumentalaren emanaldia – Otsailak 3.
–    Mari Luz Esteban Galarza antropologia feministan adituaren eskutik “Andrezaharraren manifestua” solasaldia – Otsailak 2.
–    “NI CASADAS NI SEPULTADAS” Liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Amaia Nausia Pimoulier historian doktoreak gidatuta – Otsailak 16.
–    Sexu askatasunaren legeari buruzko hitzaldia, Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte Iruleko abokatuekin – Martxoak 2.
–    Latsarriak / Lavanderas dokumentalaren emanaldia – Martxoak 14.
–    Sofocos umorezko bakarrizketa saioa Belén Nevado Méndez aktorearekin – Martxoak 31.
–    Igone Mariezkurrena  Fernández eta Irantzu Pastor Ordoki kazetari eta argazkilarien Luminiszenteak erakusketa – Apirilaren 17tik maiatzaren 5era (aurkezpena eta solasaldia apirilaren 20ean).

Jabetze Eskolako eta gainontzeko ekimenen inguruko informazio zabalagoa aurki daiteke oharrean atxikitako dokumentuetan edota Parekidetasun departamentuko webgunean (www.berdintasunazarautz.wordpress.com).

DESKARGATZEKO

Jabetze Eskola 2023 – Kartela (PDF 401k)

Jabetze Eskola 2023 – Liburuxka (PDF 1,3MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude