2022/12/09
Zarauzko Udaleko Ingurumen departamenduak ‘Zein fauna dago Zingira putzuan?’ hitzaldia antolatu du datorren abenduaren 15ean, 18:30ean, Etxezabala aretoan (Kale Nagusia 29).
Hitzaldi honen helburua, azken hiru urteetan Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan (Zingira baserriaren ondoan) dagoen putzuan ikertutako bizidun taldeen kontserbazio egoeraren inguruko datuak eman eta jasotako ezagutzak partekatzea da.
Ingurumen departamenduak jakitera eman duenez, Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan dagoen putzu hau 2019 urtean egokitu zen eta hiru urte hauetan putzu horrek jasan duen naturalizazio fasea oso handia izan da. 2022 urtean zehar bertako bizidun espezie urtarren jarraipena bermatzeko hainbat ekintza gauzatu ditu Zarauzko Udalak, Aranzadi Zientzia elkartearen laguntzarekin. Horrez gain, Garate-Santa Barbara basoaren inguruan inbentario herpetologiko eta odonatologikoak egin dituzte Aranzadi Zientzia elkarteko herpetologia saileko eta entomologia saileko kideek. Asmoa da bioaniztasunaren ezagutza herri mailan areagotzea eta zabaltzea.
Ekaina eta uztailean Zingira putzuko anfibio, narrasti, sorgin-orratz eta burruntziak ezagutzeko formakuntza saioa eta irteeran antolatu ziren herritarrekin eta, Zingirara egin zen txangoan anfibio espezie batzuk ikusteko aukera izan zen, besteak beste, uhandre palmatua.
Abenduaren 15eko hitzaldiarekin ikerketa lanen emaitzen ezagutza zabaltzen jarraitu nahi da. Plaza mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatziz.